Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2017 EDIZIOA

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa martxan!

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa martxan! 2017/01/13

 

Bai, lagunok, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa martxan jarriko dugu urtarrilaren 16tik aurrera.

2014an proposatutako euskarazko blogen lehiaketa honek jarraipen handia izan zuen, blogintza euskalduna astindu eta blog berri ugari ezagutzeko aukera izan genuen, Eta azken emaitza bezala, lehiaketan parte hartu zuten 115 blogen artean, lau kategoria desberdinetan euskarazko blogarik onenak aukeratu genituen, bai publiko eta bai epaimahaiaren parte hartzearen bitartez.

Lehenengo edizioko irabazleak

Lehenengo edizioan hauek izan ziren irabazleak:

Kultura kategoriaKLAK… eta (Iñaki Gauna)

Gizarte eta politika kategoriaArma, tiro, klik (Amaia Lekunberri)

Aisia kategoriaTropela bloga (Tropela taldea)

Zientzia eta teknologia kategoria: Euskalnatura (EuskalNatura taldea)

Blogari berriaren saria: Gaizka Izagirrerentzat izan zen. Ikusi makusi…zer ikusi? zinemari buruzko blogaren egilea.

Blogetan! Lehenengo edizioko irabazleak

 

Edizio berri honetan, zure blogarekin parte hartzeko aukera izango duzu. Edo blogaria ez bazara, baina bai irakurlea, atsegin duzun blog hori lehiaketan proposatu zenezake eta horrela ezagutzera eman. Animatzen zara? 

Lehiaketako epeak

Hauek izango dira 2017ko edizio honetako epeak:

  • Blogen izen ematea/proposatzea: urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte zabalik egongo da. Tarte honetan edozein unetan izena eman daiteke, webgune honen bitartez. 
    Blogaren egileak zein edozein jarraitzailek proposatu dezake lana lehiaketan parte hartzeko. Parte hartze inprimakia bete eta webgunean agertzen den unetik lehiaketaren barruan izango da bloga.
     
  • Blogen bozkatzeaotsailaren 13tik martxoaren 10a arte. 
    Bai publikoak eta bai epaimahaiak parte hartuko dute fase honetan. Publikoak webgune edo Twitterren bidez bozkatuko du.
    • Kategoria bakoitzeko hiru blog aukeratuko dira fase honetan eta hauek izango dira 12 finalistak.
    • Publikoaren bozkatzeak %50a balioko du, eta epaimahaiaren bozkatzeak beste %50a. Beraz, bien artean erabakiko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak.

      Martxoaren 13an iragarriko ditugu zeintzuk izango diren 12 blog finalistak.
       
  • Azken bozkatzea eta irabazleen aukeraketa: martxoaren 13tik 20ra bitartean epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu. Kategoria bakoitzeko hiru blog finalisten artean, epaimahaikideek bat aukeratuko dute eta hori izango da kategoria bakoitzeko blog irabazlea. Beraz, epaimahaiak aukeratuko ditu lehiaketako azken lau irabazleak.

    Irabazleak zeintzuk izango diren jakitera emango dugu martxoaren 30ean ospatuko dugun jardunaldi eta sari-banaketa ekitaldian.

 

Beraz, hasi zure bloga txukuntzen eta dotore jartzen. Laster esango dizugu nola har dezakezun parte lehiaketan!


« atzera