Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2017 EDIZIOA

Euskal blogintzaren harira

Aurtengo urtarrilean Azkue Fundazioak eta ArgiaBlogetan! Euskal Blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioari hasiera eman genion. Lehiaketa honen helburua, berriz ere, euskarazko blogak zabaldu, sustatu, ezagutarazi eta, bide batez, zenbat blog dauden euskaraz, zein gai lantzen dituzten eta beste hainbat detaileei buruzko azterketa egitea izan da.

  Irakurri +


Eta hauek dira Blogetan! Euskal blogariak lehian 2. edizioko blog irabazleak!

Zaila izan da 12 blog finalisten artean erabakia hartzea. Epaimahaiak lan gogorra izan du, baina erabakia hartuta, hauek dira aurtengo edizioko blog irabazleak. Zorionak egileei!

Zeintzuk diren jakin nahi duzu? Irakurri +


Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioko 12 blog finalistak

Iparraldeko neskaBerbaratzaIkusi makusi…zer ikusi?Etzi pm blogaBaloreak baloratzenHitzak aireanTaxoareko HitzaGame ErauntsiaKaixomaitia, ​IparraSareanNaturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioko blog finalistak!

  Irakurri +


Hasi da blogak bozkatzeko epea. Zuk baduzu zeresanik!

Blogen izen emate eta proposatzeko epea bukatuta, orain aukeraketa egitekoa hasi da. Zure blogaren alde botoa ematea eskatu beharko diezu lagun eta jarraitzaileei! Eta bestalde, irakurle moduan, jarraitzen dituzun blogak bozkatzeko aukera orain hasten da.

Baduzu zeresanik, beraz, adi egon eta jakizu nola eman dezakezun botoa! Irakurri +


129 blogek izena eman dute lehiaketako bigarren edizioan. Bozkatzeko epea hasi da!

Blogen izen emate epea bukatuta, bozkatzeko garaia heldu da. Baina hori baino lehenago parte hartzen dauden blogen errepasoa egingo dugu. Izan ere, 129 hauen artean, denetarik daukagu! Irakurri +


Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketaren bigarren edizioan parte hartzeko azken egunak

Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketaren bigarren edizioan blog parte hartzaileak proposatu ahal izateko azken egunetan gaude. Datorren astelehenean blogak proposatzeko epea bukatu eta hurrengoari ekingo diogu, bozkatzekoari.

Azken txanpa da zure bloga edo jarraitzen duzun hori proposatzeko, ez ahaztu! Irakurri +


Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren egoeraren azterketa egin du eta, azken urtetan alor honetan ikerketa edo analisi sakonik egin ez dela ohartuta, euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa sortu du. Edonork bete dezakeen inkesta da eta horren helburua, euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak lortzea da: kopurua, nola kudeatzen diren, zein baliabide erabiltzen dituzten, etab. Inkesta honen emaitzak publikoak izango dira eta Azkue Fundazioak partekatu egingo ditu. Irakurri +


Zer egin behar dut blog batek lehiaketan parte har dezan?

Blogen lehiaketan izen ematea edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustokoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan. Blogen izen ematea edota proposatzea urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte iraungo du. Izena emateko jarraitu hurrengo pausuak: Irakurri +


Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa martxan!

Bai, lagunok, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa martxan jarriko dugu urtarrilaren 16tik aurrera.

2014an proposatutako euskarazko blogen lehiaketa honek jarraipen handia izan zuen, blogintza euskalduna astindu eta blog berri ugari ezagutzeko aukera izan genuen, Eta lau kategoria desberdinetan euskarazko blogarik onenak aukeratu genituen, bai publiko eta bai epaimahaiaren parte hartzearen bitartez.

Edizio berri honetan, zure blogarekin parte hartzeko aukera izango duzu. Edo blogaria ez bazara, baina bai irakurlea, atsegin duzun blog hori lehiaketan proposatu zenezake eta horrela ezagutzera eman. Animatzen zara? Hemen informazio gehiago. Irakurri +