Blogetan! Euskal blogarien topaketa
Martxoaren 6an, arratsaldeko 17etan, Bilboko Euskararen Etxean Blogetan! lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dugu: Blogetan! Euskal blogarien topaketa.
Hauxe jardunaldiaren egitaraua:
17:00
Ongietorria eta aurkezpena. Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren zuzendariaren eskutik.
17:05
Hizaldia: Blog sistemak eta teknologiak mobilitatearen aroan.
Gorka Palazio (@palazio), Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko Teknologietan Katedraduna.
17:50
Blog arrakastatsuak eta euskaraz oso anitzak dira.
Atal honetan adibide batzuk ikusteko aukera izango dugu, protagonisten eskutik zuzenean, eta beraien esperientzia kontatuko digute:
18:45
Hitzaldia: Blogs: ¿carbón o diamante?
Lucas Aisa (@calvoconbarba) zaragozakoa da, sarean ezagunagoa da Calvo con Barba ezizenagatik. Marketinean eta online estrategietan aditua da. Sozial media gaia maisuki tratazen du bere blogean: calvoconbarba.com Pertsonaia xelebrea dugu Lucas!
19:15
Mahai-ingurua
Blogak gaitzat hartuta, hainbat euskal blogari izango ditugu Blogen errealitate berria aztertzen eta euskarak duen presentzia aztertzen.
Marijo Deogracias (@desplazatua)
Maite Goñi (@euskaljakintza)
Juanra Madariaga
Haritz Rodriguez (@tokitan)
Moderatzailea: Gorka Bereziartua (@boligorria)
20:00
Sari-banaketa
Blogetan! Blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sari banaketa.
Zeintzuk izango dira lau blog irabazleak eta nork jasoko du blogari berriaren saria?
20:30
Pintxoak eta networkina. Agurra
Animatu zaitezte etortzera!