Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2014 EDIZIOA

Botoa eskatu zure blogaren alde

2014/01/27

#Blogetan Euskal blogariak lehian zure bloga aurkeztu baduzu edo norbaitek egin badu zure ordez, orain botoak lortu ahal izateko epea heldu zaizu.

Publikoak zeresan handia dauka lehiaketan: botoak emateko fase honetan, kategoria bakoitzeko hiru lan finalistak aukeratzeko erabakiaren %50a bere esku dago.

Beraz, lagunen eta jarraitzaileen laguntza eskatu behar duzu zure blogaren alde botoa eman dezaten. Aurreko artikulu baten azaldu dugun bezala, bi modutan eman dezakete botoa.

Eta zuk ere baduzu zereginik zure blogean. Horretaz idazteaz gain, antolatzaileok ere laguntzeko eta botoaren aldeko kanpaina sustatzeko modua ere eskaini nahi dizugu: zure blogean horren alde botoa emateko bannerra, zein Twitter botoia txertatu ditzakezu.

 

Nola egin?

  • Bannerra txertatzeko: bannerra (irudia) txertatu nahi baduzu, blogari dagokion lerroan agertzen den kodea kopiatu eta zure blogean txertatu.
  • Twitter botoia txerta zenezake baita ere: blogari dagokion lerroan agertzen den kodea kopiatu eta zure blogean txertatu.

Horrela zure blogean sartzen diren irakurleek zuzenean lehiaketan parte hartzen duzula ikusiko dute. Noski, beste hirugarren baten blogaren alde kanpaina egin nahi izatekotan, askatasun osoz!

Hemendik aurrera norberak bere blogaren alde botoa eskatzeko lana egin beharko du. Beraz, has gaitezen! Zorte on!
 

 


« atzera