Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2014 EDIZIOA

#Blogetan! lehiaketa, zeintzuk dira publikoak aukeratutako blogak?

2014/02/17

Bukatu da Blogetan! Euskal blogariak lehian bozka emateko aukera. Blogen izen emate epea bukatu zenetik, hiru astez publikoak iritzia emateko aukera izan du, webgune eta Twitterren bidez botoa emanez. Egunean boto bat, hori zan muga.

Orain, prozesu horren emaitza ikusteko unea heldu da. Publikoaren boto hauek, kategoria bakoitzeko hiru finalistak aukeratzeko erabakiaren %50a osatzen dute; beste %50a, epaimahaiak egingo duen aukeraketa.

Beraz, zeintzuk izan dira publikoak aukeratu dituen blogak? Horrela geratu dira sailkatuta:

Kultura kategoria

Gizartea eta politika kategoria

Aisia kategoria

Zientzia eta teknologia kategoria

Blogetan lehiaketa, publikoaren botoen araberako sailkapena

Hau publikoaren hitza. Baina zer esango du epaimahaiak? Bihar jakingo dugu zeintzuk diren behin betiko hiru finalistak kategoria bakoitzeko.

Eta gogoratu irabazleak zeintzuk diren martxoaren 6an ezagutuko ditugula, Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldian eta sari-banaketa ekitalditxoa ospatuko dugula egun horretan. Jardunaldi honek euskal blogosfera hartuko du ardatz eta denetarik izango dugu berton: adituen hitzaldiak, euskal blogari ezberdinen egitasmoen aurkezpenak eta blogosferaren egoera aztertuko duen mahai-ingurua.

Etorri nahi baduzu, izena eman besterik ez duzu egin behar! Animatu, aretoaren edukiera dela eta kopurua mugatua izango da.  

 


« atzera