Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2014 EDIZIOA

Blogak bozkatzeko unea heldu da! Zeintzuk izango dira euskarazko blogarik onenak?

2014/01/27

Blogak bozkatzeko unea heldu da! #Blogetan Euskal blogariak lehian txapelketaren hurrengo faseari ekingo diogu eta gaurtik hasita eta otsailak 16ra arte edozeinek gustoko dituen blogen alde botoa emateko aukera izango du.

Dakizuenez, lehiaketak lau kategoria ditu blogen parte hartzea egituratzeko: kultur arlokoak, gizarte eta politika gaiak lantzen dituztenak, zientzia eta teknologia alorrekoak eta aisialdiarekin erlazionatutako edozein jarduera ardatza dutenak.

Guztira 115 blog proposatu ditugu guztion artean. Denetarik dago eta egitasmo oso interesgarriak. Euskaraz idazten dugun blogarien sarea gero eta handiagoa dela erakutsi dugu eta gai oso ezberdinak lantzeko beldurra kendu dugula baita ere!

Orain botoa emateko epea heldu da. Edonork izango du botoa emateko aukera eta publikoaren bozkatzeak lehenengo fasean %50 balioko du, eta epaimahaiaren erabakiak beste %50a. Fase honetatik kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak irtengo dira.

Eta zer egin behar da botoa emateko? Erraz-erraza da. Bi modutara eman daiteke botoa:

  • Lehiaketako webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango duzu, , blog bakoitzaren izenaren ondoan  apropos jarri dugun “Bozkatu” botoiaren bidez.
  • Twitter bitartez ere bozkatzeko aukera dago: blog bakoitzari dagokion lerroan agertzen den “Twitter” botoia klikatu (Twitterren saioa hasi beharko duzu). Txio bat sortuko du automatikoki.

Erabiltzaile bakoitzeko, egunero boto bakarra emateko aukera izango duzue, kategoria guztien artean. Baina egunero sartu eta bozkatzeko aukera izango duzue.
"Bozkatu" atalean zuzenean botoak nola doazen jarraitzeko aukera egongo da.

Beraz, badakizu: blog bat proposatu baduzu, hasi botoak sustatzeko kanpaina egiten. Eta bozkatu nahi baduzu zure gustokoak diren blogak, gogoratu otsailak 16ra arte epea zabalik dagoela.

 


« atzera