Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2014 EDIZIOA

Azkue Fundazioaren garaikurra

2013/12/12

Azkue Fundazioaren garaikurra Bernat Vidal artistak egindakoa da. Bernatek 1994an egindako beste batean oinarrituta dago, Gabriel Aresti olerkariaren Harri eta herri lanean inspiratuta.

Gaur, ia hogei urte beranduago, Gabrielen lan poetikoa eta Harri eta herri liburuan agertzen diren bere euskararekiko lotura eta gizartearekiko ardura, esanguratsuak eta inspiragarriak iruditu zaizkio. Bere hitzetan oinarrituta obra hau sortu duela onartzen du Bernatek.

Egun, bere lan tresna harria izaten jarraitzen du, beste modu baten, ordea. Urtetako esperimentazioaren ondoren osotu egin da bere lana eta altzairuarekin lotzen da. Harria eta altzairua bat eginda, Gabrielek bere Harri eta herri lanean irudikatzen duen bezala. Bere lanaren ildoak eskematizatu egin dira, ez dira hain pisutsuak; baina bere jatorria diren erroak ez dituzte ahaztu. Horregatik, gaur, obraren estetika eta komunikazioa ezberdinak dira, oraingoak dira, bilakaera baten ondorioa … baina olerkia eta barru-barruko sentimenduak berdinak izaten jarraitzen dute.

Oraingoan Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketako irabazleak saritzeko erabiliko da.


« atzera