Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2014 EDIZIOA

Azkue Fundazioak euskarazko blogen lehiaketa antolatu du

2013/12/11

Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa honen helburua blogari euskaldunen jarduera sustatzea, eta blogaririk onenak aukeratzea eta saritzea da.

Irabazleak publikoaren Internet bidezko bozketaren eta epaimahaiaren iritzien bidez aukeratuko dira.

Landutako gaiaren arabera lau kategoriatan banatuko dira blogak: Kultura, Gizarte eta Politika, Aisialdia eta Zientzia eta Teknologia. Kategoria bakoitzean sari bana emango da. Horrez gain, sari berezi bat emango da, Argiaren eskutik: euskal blogari berria saria.

Blogak urtarrilaren 26a bitartean proposatu ahalko dira. Ondoren, otsailaren 16a bitartean, publikoak botoa emateko aukera izango du. Irabazleen izenak martxoaren 6an jakinaraziko dira Bilbon ospatuko den ekitaldian.

“Lehiaketa” atalean irakur ditzakezu lehiaketaren xehetasun guztiak.


« atzera