Blogetan

2014 EDIZIOA

Blog Izarren Bila lehiaketako irabazleak izan dira.....

Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldia eta gero lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izan zen, atzo, martxoak 6, Bilboko Euskararen Etxean.  Jardunaldiari dagokionez, jende ugari hurbildu zela Euskararen Etxera eta giro oso onean ospatu genuela esan genezake. Hitzaldi interesgarriak, esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera eta euskal blogosferaren egoera irudikatu genuen guztion artean. Eta honen ondoren, sari banaketa ekitaldia izan zen, eta Blogetan! lehiaketako irabazleak nortzuk diren jakin genuen.  Irakurri +


Eta #Blogetan lehiaketako finalistak dira

Heldu da Blogetan, blog izarren bila lehiaketako finalistak zeintzuk diren jakiteko unea!
Abenduan hasitako lehiaketa honetan 115 blogek eman zuten izena. Publikoak botoa emateko aukera izan du eta horren araberako sailkapena zabaldu genuen atzokoan.

Baina horrek erabakiaren erdia suposatzen du. Beste erdia, epaimahaikideen iritzia. Biak batuta, lehiaketan ezartzen ziren lau kategoriatako bakoitzean hiru blog finalistak aukeratu izan dira.

Eta hauek dira finalistak! Irakurri +


#Blogetan! lehiaketa, zeintzuk dira publikoak aukeratutako blogak?

Bukatu da Blogetan! Euskal blogariak lehian bozka emateko aukera. Blogen izen emate epea bukatu zenetik, hiru astez publikoak iritzia emateko aukera izan du, webgune eta Twitterren bidez botoa emanez. Egunean boto bat, hori zan muga.

Orain, prozesu horren emaitza ikusteko unea heldu da. Publikoaren boto hauek, kategoria bakoitzeko hiru finalistak aukeratzeko erabakiaren %50a osatzen dute; beste %50a, epaimahaiak egingo duen aukeraketa.

Beraz, zeintzuk izan dira publikoak aukeratu dituen blogak? Irakurri +


Botoa eskatu zure blogaren alde

#Blogetan Euskal blogariak lehian zure bloga aurkeztu baduzu edo norbaitek egin badu zure ordez, orain botoak lortu ahal izateko epea heldu zaizu. Irakurri +


Blogak bozkatzeko unea heldu da! Zeintzuk izango dira euskarazko blogarik onenak?

Blogak bozkatzeko unea heldu da! #Blogetan Euskal blogariak lehian txapelketaren hurrengo faseari ekingo diogu eta gaurtik hasita eta otsailak 16ra arte edozeinek gustoko dituen blogen alde botoa emateko aukera izango du. Irakurri +


Azkue Fundazioaren garaikurra

Azkue Fundazioaren garaikurra Bernat Vidal artistak egindakoa da. Bernatek 1994an egindako beste batean oinarrituta dago, Gabriel Aresti olerkariaren Harri eta herri lanean inspiratuta. Irakurri +


'Blogetan! Euskal blogariak lehian' lehiaketaren aurkezpena

Azkue Fundazioko eta Argia aldizkariko ordezkariek Blogetan! Euskal blogariak lehian aurkeztuko dute abenduaren 16an, 12:00etan, Euskararen Etxean (Agoitz Plaza, Bilbo). Irakurri +


Azkue Fundazioak euskarazko blogen lehiaketa antolatu du

Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa honen helburua blogari euskaldunen jarduera sustatzea, eta blogaririk onenak aukeratzea eta saritzea da. Irakurri +