Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

Aurkezpena

Blogetan! Blog izarren bila ekimena Azkue Fundazioak eta Argiak elkarlanean 2013ko amaieran abiatutako lehiaketa da. Lehiaketaren helburua da blogari euskaldunak piztea  eta horien lanari oihartzuna ematea. Horretarako, egiten duten lana saritu nahi dugu blogaririk onenak aukeratuz.

2019. urtean Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu dugu eta, beste edizioetan bezala, webgune honetan izango da lehiaketaren berri.

Edonork parte har dezake, eta, beste behin ere, publikoak zeresan handia izango du; izan ere, atsegin dituen blogak bozkatzeko aukera izango du.

Lau kategoriatan egituratzen da lehiaketa eta horietako bakoitzeko hiru blog finalistak zeintzuk diren publikoaren bozketa eta epaimahaiaren iritziaren artean erabakiko da.

Bost sari banatuko dira guztira: kategoria bakoitzeko blogarik onenari bana eta, ARGIAren eskutik, bosgarren sari berezi bat, 2018an zehar sortutako blog berri onenari.