Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

Albisteak

Proposamen gozagarri eta erabilgarri andana, Blogetako “Aisia” kategorian

2019/03/12

Iruñe Astiz 27 urteko barañaindarraren egitasmo da Kontra-kantxa. Blogaren bidez “kirolak emakume izena eta aurpegia duela” erakutsiko nahi du. Iruñeren pasio handiena saskibaloia da. “Marisaltsera” horrek, gainera, Ezina ekinez egina bloga ere zuzentzen du: “Behatz artean izango duzun proiektu hau nahi dudanaz idatzi, hausnartu eta nahi dudana egiteko espazioa izango da”.

Etxeko txikienak, mendia eta euskara lotzen ditu Menditxiki blogak, “ume txikiekin mendia euskaraz gozatzeko ibilaldi errazak” biltzen baititu.

Apetitu-on, bestalde, proiektu gastronomikoa da, baina errezeta beganoetan espezializatuta dago; esaterako, tofuarekin eta espeziekin egindako albondigak. Antzeko proposamena da Begane, baina kasu honetan, erabat beganoa da, izan ere, Nekanek Bizitza beganoa lelopean abiatu du bere bloga.

Itxaro Mendizabalen gunea da Egunero argitzen duelako. Bizitzako hainbat arlori buruzko hausnarketak plazaratzen ditu bertan. Bloga atal hauen inguruan ardazten da: beldurrak, gogoetak, hezkuntza, errespetua eta ahalduntzea.

Azkenik, Urrutiko hitzak bidaien inguruko blog erakargarria da, argazki ederrekin apaindua. “Munduan zehar egindako nire bidaia eta abenturak dira, familia eta lagunekin partekatzeko nire txoko pertsonala da”.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera