Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

Albisteak

Kableak, matematika, balioak eta txisteak, “Blogetan” lehiaketan

2019/03/07

Hala, Maitematika bloga matematiken inguruko proposamena da, atsegina eta didaktikoa. “Matematika maite. Ikasi eta irakatsi. Betaurreko matematikoekin askoz ederragoa ikusten da mundua! Oraindik ez dituzula betaurreko horiek inon topatu? Zatoz eta probatu!”.

Aimar Lopez Erasun gazteak gidatutako bloga da Bi aulkiren artean. Blogari gazte eta trebea da, eta bere blogean askotariko gaiak jasotzen ditu. “Hainbat gai lantzen ditu, beti ere hego eta ipar Euskal Herriko mugatik”.

Kablegintza eta kablelariak blogean Euskal Herrian egur kablegintzak egindako ibilbidea jasotzen du. “Egur kablegintza Euskal Herrian garraio baliabide ia ezezaguna da, azken hamarkadetan ia desagertzeraino erabateko Euskal Herrian bere lehenengo erabilera XX. mendeko hogeigarren hamarkadan suertatu zen”.

Imanol Epelde zarauztarrak zuzendutako bloga da 27zapata. Imanolek landutako bideoek oihartzun nabarmena dute gurean. “Bizitza txiste bat da. Eta ni, barre egiten saiatzen naiz blog honekin, autokritika umoretsua eginez egunEROkotasunari”.

Baloreak Baloratzen izenburuko bloga, berriz, balioen inguruko lana da. “Balorez jositako bloga. Hemen, eskolan eta etxean baloreak lantzeko hainbat tresna aurkituko dituzu: bideoak, irudiak, testuak, albisteak, hausnarketarako gaiak...”.

Uxue Igarza Loiola da Lubakitik blogaren burua. Feminismoari buruzko gunea da, espiritu borrokalariz gainezka datorrena. Morea nagusitzen da hemen.

Azkenik, GarunZelai zientzia eta osasunaren gaineko bloga da, baina politika eta gizartea ere jorratzen ditu. Zientzialari batek gidatzen du, eta haren aburuz, “(blogaren edukiei dagokienez), zaila da kategoria bat aukeratzea”.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera