Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

Albisteak

Fauna, informatika askea eta elikaduraren azken joerak dira Blogetan lehiaketako aukera zientifiko eta teknologikoak

2019/03/13

Naturzalia naturaren gaineko blog dibulgatiboa da, “azalpen, argazki, bideo, poster edo bestelako elementuz osatuta, publiko guztiari zuzenduriko bloga da, naturaz ikasi eta gozatzeko”. Ander Izagirre Egaña elgoibartarrak kudeatzen du blog naturazalea.

Laborategia izenburuko bloga, ostera, kultura librearen inguruko gune digitala da. “Gogoeta kritiko eta hausnarketa desberdinak, beti ere informatika askearen orbitan, software librea, jakintza eta kultur askea eta pribatutasuna”.

Ibai Ugarte Zabaleta oñatiarrak kudeatzen du Bazabizitza bloga, eta Euskal Herriko eta munduko faunaren inguruan ardaztutako proposamena da: “Basa animalia eta landareen argazkiak, Euskal Herrikoak nahiz Euskal Herritik kanpokoak”.

Azkenik, Nerea Segurak zuzentzen du EATGIRL vs ITGIRL gunea. “Blog-aren helburua hau da: elikaduraren azken joerak bildu eta erabiltzaileari landuta eskaintzea da. Kale edo aiton-amonen aza? Reishi edo etxeko onttoak? Ziazerbak boterea galdu ote dute? «Esnerik EZ, glutenik EZâ”, azaldu du blogaren kudeatzaileak.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera