Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

Albisteak

BLOGAK BOZKATZEKO EPEA ZABALIK!

2019/02/25

Nola bozka dezaket?

Webgunearen bidez

1. www.blogetan.eus webgunearen goialdeko menuan “Bozkatu” botoian sakatu

2. Jarraian, bozkatu nahi duzun blogaren kategoria aukeratu zerrendan eta zuzenean kategoria horretan parte hartzen ari diren blogen zerrenda azalduko zaizu.

3. Behin hor zaudela 3 aukera izango dituzu: webgunearen bidez, Mastodon bidez edota Twitter bidez bozkatzea.

Webgunearen bitartez bozkatzeko: zuzenean “Bozkatu” botoia sakatu. Horretarako, webgunean saioa hasi beharko duzu edo, lehenengoz sartzen bazara, izena eman.

Twitter edo Mastodon bidez bozkatzeko: dagokion ikonoan sakatu eta toot-a edo txioa sortzeko ikonoa sakatu eta automatikoki blog horri botoa emango dion txio edo toot automatikoa sortuko du sistemak. Txio edo toot horiek botoa zenbatu ahal izateko egitura egokia izango dute. Txiokatu edo toot-a bidaltzeko botoian sakatu eta listo!

Zuzenean sare sozialetatik

Mastodon edo Twitter bidez zuzenean bozkatzeko #Blogetan traola, bozkatu nahi duzun blogaren esteka eta zein kategoriatan lehiatzen duen idatzi beharko duzu.

Ba al dago bozkatzeko mugarik?

Bai, badago. Egun bakoitzeko boto bat emateko aukera dago kategoria bakoitzeko.

Zenbat balio du zure botoak?

Webgune, Mastodon edo Twitter bidez emandako bozkek %50eko balioa izango dute, eta epaimahaiaren bozkek beste %50ekoa. Beraz, bien artean erabakiko da zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak.

Bozkatzeko epea

Bozka emateko epe hau otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 24ra bitartekoa izango da.

Martxoaren 26an, publikoaren eta epaimahaiak eskainitako botoen zenbaketa eginda, kategoria bakoitzeko blog finalistak zeintzuk diren iragarriko dugu.

Beraz, zorte on parte hartzaileei eta ekin bozkei!


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera