Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

Albisteak

Blogintza, nobedadez gainezka

Atzo, apirilak 4, burutu zen Blogak testutik harago jardunaldia, Euskararen Etxean, Bilbon, Blogetan! lehiaketaren baitan. Ekitaldiaren xedea blogetan gertatutako azken nobedade eta joeren gaineko hausnarketa egitea izan da, tartean, podcast-ak, visual-thinking-a edo bideoaren zabalkunde masiboa aztertu dira. Irakurri +

BLOGAK BOZKATZEKO EPEA ZABALIK!

Blogetan lehiaketara blogak proposatzeko epea amaituta, otsailaren 25etik martxoaren 24a arte zure bloga edo gustuko duzun bloga bozkatzeko aukera duzu. Bi modu daude bozkatzeko: webgunearen bidez edo Mastodon eta Twitter sare sozialen bidez.

Lehiaketako bozkatze sistema bikoitza da; hau da, nahi duenak webgune, Mastodon eta Twitter bidez bozka emateaz gain, epaimahaikideek ere beraien bozka emango dute, eta horren baturarekin erabakiko da zeintzuk izango diren 12 blog finalistak (kategoria bakoitzetik 3). Irakurri +

Behar bezalako blog bat izateko 10 pausu

Blogetik blogera badago aldea; izan ere, zenbait blog erakargarriagoak, interesgarriagoak edo ulerterrazagoak zaizkigu. Eta, ondorioz, horietan sartzen gara gehien, beste batzuk alboratuz. Blogaria bazara edo blog bat zabaltzekotan ari bazara hona hemen 10 gomendio baliagarri: Irakurri +

Ezinbestekoen bila ari gara

Fotolog-ean, foroetan, myspace-n, twitter-en edota youtuben aritutakoa zara? Urrats bat harago egindakoak ere badira; izan ere, badira oraindik blogetan idazten jarraitzen dutenak, eta horiek dira ezinbestekoak! Irakurri +